Zer egiten dugu?

Nepal herrialde zoragarria da, non bizi baldintzak ez diren errazak. Hemen oraina bizi da, edonork ez du erraza, baina neskek… neskek oso zaila dute. Hemen oraina bizi da, edonork ez du erraza, baina neskek… neskek oso zaila dute.

Horregatik, proiektu honekin beraiek ahaldundu nahi ditugu, hezkuntzara sarbidea izan dezaten lagunduz; baliabide faltagatik ikastetxea utzi behar izan dutenek ikasten jarraitu ahal izan dezaten, edo ikastetxera joan direnak goi-mailako ikasketak izateko aukera izan dezaten, beren etorkizuna, familiena eta komunitatearena aldatzeko aukera emanez.

Gainera, hezkuntza jaso dutenek, beraien idei propioak garatu ditzakete, iritzi irekiagoa eta kritikoagoa izateko emakumeen bizitza arriskuan jartzen duten ohitura eta tradizioen inguruan, Chhaupadia esaterako (tradizio aintzindari honetan emakumeak izaki ez purutzat hartzen dira hilerokoa dutenean eta egun horietan, edozein jardueratik nahiz etxetik kanpo uzten dituzte).

Ondorioz, ezberdintasun sozialak, haurren ezkontzak, emakumeen trafikoa eta beste zenbait arazo larri saihesten lagundu ahal izango dugu, bertako neskato eta famili askoren alternatiba faltaren ondorio direnak.

Eman diezaiegun aukera!

"Hezkuntza eta irakaskuntza dira mundua aldatzeko erabil ditzakezun armarik boteretsuenak"

Nelson Mandela

Parte hartu

Elkarlanean aritzeko modu asko daude ...
zein da zurea?

Laguntzeko prest?

Hemen ikus gaitzakezu ...

Zure berri izatea gustatuko litzaiguke

Izena(Required)
This field is for validation purposes and should be left unchanged.