Gu

Nola eta non sortu zen elkarte hau?

Elkartea hau 2018an sortu genuen Hondarribian (Gipuzkoa), Nepalekiko, bertako jendearekiko eta kulturarekiko maitasunak batzen gaituelako.

Gure ustez, aukera gehiago dituen lurralde batean bizitzeko zortea dugunok, bizitza eguneroko borroka bat den lurraldeetan jaio direnei laguntzeko erantzukizuna dugula uste dugu.

Hori dela eta, elkartasunean, zorroztasunean eta ilusioan oinarrituta sortu da talde hau, beti ere eskubideen alde lan egiteko eta behar gehien dutenek etorkizunerako tresnak lor ditzaten.

Nola egiten dugu lan?

Emakumeak eta tokiko erakundeak ahalduntzeko uste sendoaren pean, baliabideak bilatzen eta biltzen lan egiten dugu, bilaketa-lan zehatz bat egin ondoren behar handieneko lekuetan inbertitzeko asmoz.

Guretzat gardentasuna, zintzotasuna eta erantzukizuna ezinbestekoak dira lan arduratsua egin ahal izateko.

Zein da gure helburua?

Gure helburua hezkuntza etorkizuneko tresna gisa sustatzea da, emakumeei edo sektore ahulenei ahotsa emanez. Horrela, beraien komunitateetan aintzat hartu eta entzun ahal izateko oztopoak ezabatzen saiatzen gara, gizarte-inklusio eta -kohesioan lagunduz.

Gure ustez, hezkuntzak beraien komunitatean etorkizun hobea, sostengua eta ahotsa izateko aukera emateaz gain, emakumeei beren ideiak eta arrazoinamenduak garatzen laguntzen die.

Zergatik Nepaleko neskato eta nerabeak?

Emakume nerabeen taldea, hezkuntza-baliabide, familia eta komunitateetan erabakiak hartzeko ahalmen edota lidergo potentzialari dagokionez urrunen gelditzen den taldea da. Hau, Nepaleko landa eremuetako arau sozialekin erlazionaturik dago, non kasu askotan neska nerabe hauek zama gisa ikusten diren, gehienbat pobrezian bizi diren familietan. Askotan, beraien heziketari ez zaio lehentasuna ematen, eta ez da aintzat hartzen lider komunitario eta aldaketarako bultzatzaile gisa duten balioa. Talde ahula izateak ezkontza goiztiarra, haurren lana, giza trafikoa, sexu-jazarpena eta eskola uzteko arriskuan jartzen ditu.

Adin goiztiarrean ezkontzen diren nesken kopuru zehatzaren datua eskuragarri ez dagoen bitartean, guk geuk bertan egindako lanagatik ikusi ahal izan dugu benetako kontua dela, baliabide gutxi dituzten familietan batik bat. Gainera, zenbat eta baldintza sozial baxuagoa izan, emakumeen eta neskatoen genero-indarkeri tasak eta segurtasun ezak ere gora egiten dute.

Arrisku hauek txikitzeko, neskek ahalduntzea beharrezkoa dute, beraien bizi baldintzak negoziatzeko gai izan daitezen. Gaitasunen garapena indartzeko benetako beharra dagoela ikusten dugu, horregatik, gure misioak gertaera horiek arindu nahi ditu eta haiek izan daitezela proiektu honen onuradun zuzenak.

Miren Beroz - Lehendakaria

Katmandú

Aitziber Alza - Idazkaria

Hondarribia

Olatz Lasa - Diruzaina

Irún