Proiektuak

Nepaldala

Ikasi

Hezkuntzaren bidez, Nepaleko neskato eta emakumeen etorkizunean aldaketa bat lortu nahi dugu. Ikasteko aukera emanez, emakumeak lan-munduan sartzeko aukera handiagoa du, erabakitzeko ahalmen handiagoa eta baliabide gehiago familia naiz komunitatea mantentzeko.

Era berean, hurrengo esparru hauetan laguntzen dugu:

  • Haurren ezkontza murrizten.
  • Emakumeen trafikoaren aurkako borrokan
  • Chhaupadi bezalako ohitura arriskutsuak desagerrarazten.
  • Emakumeen ahalduntze handiagoa.
  • Neskei ikasketak ahalbidetzen, berdintasuna bultzatuz.

Landa eremuko neskak ahaldundu nahi ditugu

Avasar tokiko gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, landa-eremuetako neskatoak ahaldundu nahi ditugu, beraien etxebizitzan, mantenuan, ikasketetan eta honekin erlazionatutako edozein gastutan lagunduz, beti ere ahal den transparentzia handienarekin.

Proiektu hau hasi eta aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa ikusi dugu bertara joan eta azterketa sakon bat egitea bertako neskatoen inguruan. Horretarako, Nepal-eko Far West-en hainbat herrixketan egon gara bertako arduradun, ikastetxe, senide eta haurrei elkarrizketak eginez beraien egoera familiarra eta pertsonala ezagutzeko asmoz, behar gehien dutenei eta aukera hobekien aprobetxatu dezaketenei laguntza emateko helburuarekin.

Neskatila gehiagorengana iristeko, Nepaldala talde osoak bere borondatez lan egiten du bildutako diruaren % 100 proiektura bideratzeko. Era berean, diru-bilketa guztia Nepalera eta bertako biztanleetara bideratzea nahi dugu; beraz, Nepalen proiektu honekin zerikusia duten langile guztiak nepaldarrak dira.

Une honetan, Bajhangeko (Nepal-eko Far West) 11 neska Kathmandun ikasten ari dira, eskolako lehen urteetatik goi mailako heziketak arte. Gure helburua etorkizunean guztiek ikasketak amaitzea da, beraien egoera hobetu eta etorkizunari aurre egiteko tresna gehiago izan dezaten.

Pixka bat gehiago ezagutu nahi badituzu, HEMEN klikatu besterik ez duzu egin behar.